Amatxo zer da kartzela?


NAHIKARI ASKE EKIMENA

Ez dugu ulertzen Euskal Herrian bide berriak irekitzen ari garen garaiotan, estatu espainiarrak eta frantsesak nola eutsi diezaioketen azken urteotako jarrerari. Are gutxiago zigor bidegabeen ondorioz, dozenaka haur ama zein aitarengandik urrun egotea.

Inguruabar honetan bereziki esanguratsua deritzogu azken hilabeteotan bizi izan dugun Nahikari Otaegi Donostiarraren kasua.

Nahikari Otaegi Tena (1983, Donostia) Madrilen, Audientzia Nazionaleko atean bere burua borondatez aurkeztera zihoan unean atxilotua izan zen 2007ko abenduaren 4ean Segi gazte erakundeko kide izatearen akusaziopean. Audientzia Nazionalak 6 urteko kondena ezarri zion 2011ko azaroaren 16ean, beste hainbat gazte donostiarri bezala. 2013ko apirilaren 26ean bere 7 hilabeteko alabarekin aurkeztu zen Aranjuezko (Madril) espetxeko amen moduluan betetzear gelditzen zitzaion 4 urte eta 6 hilabeteko zigorra betetzeko. Bere etxean gelditu ziren bere bikotea, hura bisitatzeko inongo aukerarik gabe, eta 3 urteko semea.

Sententzia injustu baten aurrean gaude eta sententzia ez da soilik Nahikarirengan erori, bere seme-alaba eta bikotearengan ere zuzen zuzenean eragiten baitu. Izan ere bi txikietako bat espetxean berarekin biziko den bitartean, bestea amarengandik banandua izan da, horrek haur bati suposa diezaioken guztiarekin. Familia bitan banatuta gelditu da.

Guk ez dugu egoera hau  onartzen, Jarduera politiko bat ezin baita demokrazia batean sei urteko askatasun gabetzeaz zigortu. Giza Eskubideak denontzat izan behar dira, eta guraso izaera aintzat ez hartzea bera Giza Eskubideen urraketa dela deritzogu. Hori dela eta borondate guztia azaltzen dugu Euskal Herriaren luze zabalean honelako kasu bat bera gehiago ere eman ez dadin, eta gure konpromezua adierazten dugu, kasuarekin bat eginez, ekimen sinboliko zein konprometitu bat aurrera eramateko. Paperezko hegazkinei begira geratzeko asmorik ez dugunez, elkartasun ekimen hau jarri dugu martxan.

Ekimenaren funtsa,  Nahikariren kartzela zigorra manifestuaren sinatzaileen artean banatzea da, pakea eta giza eskubideen aldeko ekimen gisa. Eta horretarako  ezarritako kondenaren egunak gure artean banatu eta betetzeko asmoa adierazi nahi dugu. Hala Nahikariren kartzela zigorrari dagozkion egunak beteko genituzke txandaka Nahikari gatibu dagoen Amen moduluan, berak bere amatasuna espetxetik kanpo bizi dezan, seme-alaben ondoan.

Hortaz, lehenik eta behin, ekimen honi gure atxikimendua emanaz gure konpromezua adierazten dugu iragan apirilaren 26tik Aranjuezko espetxean dagoen Nahikari Otaegiren zigorra betetzeko; Nahiakariri amatasuna duintasunez bizitzea dagokiola uste dugulako eta batez ere bere seme-alaba txikiek amarekin egoteko eskubidea dutelako.

Bigarrenik, guraso diren euskal presoen zein beraien seme-alaben eskubideak errespetatu behar direla deritzogu; bai gaur egun espetxeetan bizi duten egoerari dagokionean, eta baita etorkizunean sortu litezkeen testuinguru berriei begira ere. Zoritxarrez kasu hau ez baita ez bakarra, ezta azkena ere. Bide batez gogorarazi nahi dugu Euskal Herriko espetxeetan ez dagoela amentzat egokitutako modulurik eta hortaz sakabanaketara derrigortuta daudela gurasoak, seme-alabak zein senideak.

Azkenik, garai berri hauetara egokitutako espetxe politika gizatiarrago bat beharrezkoa dela uste dugu, konponbidea helburu duena.

Anuncios
  1. Amatxu Otaegi askatu orain

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: