Mezu honen bidez Nahikariaske ekimena bertan behera gelditzen dela adierazi nahi dizuegu. Asko eta asko izan dira azken hilabeteotan jasotako atxikimendu eta mezuak, ekimena jende askori heldu zaion seinale.

Hasieratik aditzera eman dugu gure asmoa Nahikariren egoera plazaratu eta horren bidez bere egoeran dauden gainontzeko gurasoei ere badagozkien eskubideak exijitzea dela, inolaz ere ahaztu gabe preso diren gurasoak ere Euskal Presoen kolektiboko kide direla eta guztien askatasunaren alde gaudela.

Nahikarik berak nahiago du bere egoera besteenetik ez bereiztea, eta horregatik ekimena bertan behera uztea erabaki dugu.

Egindako lanak etorkizunean balioko duelakoan, mila esker zuen atxikimenduengatik eta elkartasun mezuengatik.

Desio bat dugu soilik, haur batek berriz ere, “amatxo zer da espetxea” galdetu behar ez izatea. Mila esker guztioi, denon artean lortuko dugula ikustarazteagatik !

*Udan zehar irailean burutu asmo genuen prentsaurreko-ekimena finantziatzeko ateratako boletoetako dirua ekimen honek suposatu dituen gastuei aurre egiteko erabiliko da. Dena den zozketarik izango ez denez, inork dirua itzultzerik nahiko balu ez legoke arazorik. Aukera bat boletoa saldu dizuen pertsonarengana jotzea da, eta bestea email bidez guri jakinaraztea. nahikariaske@gmail.com helbidera.

 

Mediante esta nota queremos haceros saber que la iniciativa “nahikariaske” queda suspendida. Han sido muchos los mensajes de adhesión recibidos en estos meses,señal de que ha llegado a mucha gente. Desde un comienzo hemos hecho saber que nuestra intención ha sido dar a conocer la situación de Nahikari y por ende la del resto de padres y madres que se encuentran en su misma situación y exijir los derechos que les corresponden,sin olvidar que los presos que son padres pertenecen tambien al colectivo de presos vascos y que estamos a favor de la libertad para todos ell@s.

Debido a que Nahikari prefiere que su condición no sea tratada de manera individua al margen del resto; hemos decidido suspender  la iniciativa.

Esperando que el trabajo realizado pueda valer en el futuro,muchas gracias por vuestras adhesiones y mensajes de solidaridad.

Tan solo tenemos  un deseo: que nunca más tenga que preguntar un solo niñ@ “amatxo que es la carcel”.Mil gracias a tod@s, por hacernos ver que lo conseguiremos entre tod@s!

*Con los boletos  destinados a hacer frente a los gastos que se iban a generar por la rueda de prensa hemos pensado hacer frente a los gastos generados hasta el momento por esta iniciativa,de todas formas y como no se celebrará rifa alguna, si alguien desea no habrá inconveniente alguno en devolver el dinero de estos bonos.Una fórmula puede ser la de acercarse a la persona que os vendió el boleto y la otra  poneros en contacto con nosotros mediante el email:nahikariaske@gmail.com

Anuncios

Nahikari eta Oihana txikia urrunduko dituzte bihar

Nahikari eta Oihana txikia, arrazoirik gabe, Aranjuezetik mugituko dituzte bihar, dispertsioa areagotuz eta beren familiengandik oraindik gehiago aldenduz.  600 km (6h 30m) egin beharko ditu Ekaitz txikiak ama eta arrebarekin egon ahal izateko.

Mañana trasladan de la cárcel de Aranjuez a Nahikari y la pequeña Oihana, sin razón, distanciandolas incluso aún más de su familia. El pequeño Ekaitz tendrá que hacer 600 km (6h 30m) para poder estar con su ama y su hermana.

 

Atxikimenduak jasotzen jarraitzen dugu: https://nahikariaske.wordpress.com/atxikimenduakadhesiones/

HEDABIDEETAN EKIMENAREN BERRI EMATEN HASI DIRA

Naiz.info   Nahikari Otaegiren aldeko ekimena sortu dute Donostian

Gara  Nahikari aske, voluntarios se ofrecen a ocupar el lugar en prisión de una madre presa

Berria  Nahikari aske plataforma sortu dute Donostian

Irutxulokohitza  Nahikari Otaegiren aldeko ekimen bat jarri dute abian amatasuna espetxetik kanpo bizi dezan

Argia  Nahikari Otaegiren egoera salatu eta hobetzeko ekimena jarri dute martxan

Info7 irratia  Isabel Barrutia: “Conocí el caso de Nahikari en el Askegunea de Donostia y se me revolvieron las tripas”

AMATXO, ZER DA KARTZELA?

nahikari, ekaitz eta oihana

NAHIKARI ASKE EKIMENA

Ez dugu ulertzen Euskal Herrian bide berriak irekitzen ari garen garaiotan, estatu espainiarrak eta frantsesak nola eutsi diezaioketen azken urteotako jarrerari. Are gutxiago zigor bidegabeen ondorioz, dozenaka haur ama zein aitarengandik urrun egotea.

Inguruabar honetan bereziki esanguratsua deritzogu azken hilabeteotan bizi izan dugun Nahikari Otaegi Donostiarraren kasua.

Nahikari Otaegi Tena (1983, Donostia) Madrilen, Audientzia Nazionaleko atean bere burua borondatez aurkeztera zihoan unean atxilotua izan zen 2007ko abenduaren 4ean Segi gazte erakundeko kide izatearen akusaziopean. Audientzia Nazionalak 6 urteko kondena ezarri zion 2011ko azaroaren 16ean, beste hainbat gazte donostiarri bezala. 2013ko apirilaren 26ean bere 7 hilabeteko alabarekin aurkeztu zen Aranjuezko (Madril) espetxeko amen moduluan betetzear gelditzen zitzaion 4 urte eta 6 hilabeteko zigorra betetzeko. Bere etxean gelditu ziren bere bikotea, hura bisitatzeko inongo aukerarik gabe, eta 3 urteko semea.

Sententzia injustu baten aurrean gaude eta sententzia ez da soilik Nahikarirengan erori, bere seme-alaba eta bikotearengan ere zuzen zuzenean eragiten baitu. Izan ere bi txikietako bat espetxean berarekin biziko den bitartean, bestea amarengandik banandua izan da, horrek haur bati suposa diezaioken guztiarekin. Familia bitan banatuta gelditu da.

Guk ez dugu egoera hau  onartzen, Jarduera politiko bat ezin baita demokrazia batean sei urteko askatasun gabetzeaz zigortu. Giza Eskubideak denontzat izan behar dira, eta guraso izaera aintzat ez hartzea bera Giza Eskubideen urraketa dela deritzogu. Hori dela eta borondate guztia azaltzen dugu Euskal Herriaren luze zabalean honelako kasu bat bera gehiago ere eman ez dadin, eta gure konpromezua adierazten dugu, kasuarekin bat eginez, ekimen sinboliko zein konprometitu bat aurrera eramateko. Paperezko hegazkinei begira geratzeko asmorik ez dugunez, elkartasun ekimen hau jarri dugu martxan.

Ekimenaren funtsa,  Nahikariren kartzela zigorra manifestuaren sinatzaileen artean banatzea da, pakea eta giza eskubideen aldeko ekimen gisa. Eta horretarako  ezarritako kondenaren egunak gure artean banatu eta betetzeko asmoa adierazi nahi dugu. Hala Nahikariren kartzela zigorrari dagozkion egunak beteko genituzke txandaka Nahikari gatibu dagoen Amen moduluan, berak bere amatasuna espetxetik kanpo bizi dezan, seme-alaben ondoan.

Hortaz, lehenik eta behin, ekimen honi gure atxikimendua emanaz gure konpromezua adierazten dugu iragan apirilaren 26tik Aranjuezko espetxean dagoen Nahikari Otaegiren zigorra betetzeko; Nahiakariri amatasuna duintasunez bizitzea dagokiola uste dugulako eta batez ere bere seme-alaba txikiek amarekin egoteko eskubidea dutelako.

Bigarrenik, guraso diren euskal presoen zein beraien seme-alaben eskubideak errespetatu behar direla deritzogu; bai gaur egun espetxeetan bizi duten egoerari dagokionean, eta baita etorkizunean sortu litezkeen testuinguru berriei begira ere. Zoritxarrez kasu hau ez baita ez bakarra, ezta azkena ere. Bide batez gogorarazi nahi dugu Euskal Herriko espetxeetan ez dagoela amentzat egokitutako modulurik eta hortaz sakabanaketara derrigortuta daudela gurasoak, seme-alabak zein senideak.

Azkenik, garai berri hauetara egokitutako espetxe politika gizatiarrago bat beharrezkoa dela uste dugu, konponbidea helburu duena.